XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herritik alde egin zutenen artean, batzuk eskutitzetan euren arrakasta eta ondasunak kontatzeaz gain, gehiagorik ere esateko tentazioa sentitzen zuten: presaka ibiltzean aurkitzen zuten plazerra eta zoriontasuna, ataskuena, pisuko 80 metro karratuena, kutsadurarena, bakardadearena eta hiriak eskeintzen dituen beste hainbat dibertsiorena.

Baina ez ziren ausartzen harrotzat eta ahoberotzat hartuko zituztenaren beldurrez.

Tira, apur bat baziren.

Baina barkagarri zaie, ze arraioa!

Alde egindako guztien kartak heltzen ziren herrira, hori bai, hilabete batzuren atzerapenaz, zeren txikia eta bakartia izan arren, herrialde guztiek zuten posta zerbitzua baitzeukan.